2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

plater dibertigarriak




Badaude haur asko elikagai berriak probatzeko arazoak dituztenak.  Haurrek , usaina eta ikusmena erabiltzen dute janari plater bat ikusten dutenean eta horren arabera dastatzea edo ez aukeratzen dute. Beraz, askotan fruta eta barazkiekin arazoak agertzen dira. Hau ez gertatzeko, honako proposamena dakartzazuet:

Plater dibertigarriak egin.

Horrez gain, platera egitean haurren laguntza eskatzen badugu gusturago jango dute.


Zergatik ez dute jan nahi haur askok?


Hainbatetan eta hainbatetan, gurasoek eragiten dute haurraren jarrera txarra: Etengabe aritzen zaizkio jateko esanez, edozein ordutan eskaintzen diote jatekoa, haren adinari dagokion baino janari gehiago jartzen diote, edo apeta guztiak onartzen dizkiote eta gehien gustatzen zaiona ateratzen diote kexarik txikiena egin orduko…
Pediatrek behin eta berriz azpimarratzen dute, haurra ezezkoan tematzen bada, jarrera hori aldatzeko itxaropen bakarra dagoela: gurasoek jokabidea aldatzea. Haurrak asko argaldu behar du egiaz gaixotzeko arriskua izan dezan. Haurra osasuntsu badago, bizitasuna badu, jolasean aritzen bada eta irri egiten badu, gutxitxo jaten duela iruditu arren, gorputzak eskatzen diona jaten ari da. Ez gehiago.

 

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Jarduera fisikoa, haurren heziketako ezinbesteko osagaia



Askotan entzun edo irakurri izan dugu jarduera fisikoak eta kirolak eragin hezitzailea dutela. Izan ere, historian zehar jarduera hau kultura gehienetan onartu izan dute belaunaldi berriak prestatzeko irakaskuntza egituretan: Paidotriboak Grezia klasikoko palestretan, men sana in corpore sanaesaldia gauzatuz; gudarako eta zaldunentzako trebakuntza Erdi Aroan; gorputz orekatua Errenazimenduan; Ling-en gimnasia suediarra Europako eskoletan; Arnold-en eraginez baloiko talde-kirolak mundu anglosaxoian, psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan...

Baina azal dezagun balizko zergati-ondoriozko harreman hau. Zein argudio aipa ditzakegu jarduera fisikoa eta kirola baliabide hezitzaile gisa justifikatzeko? Literatura zientifikora joz gero nabarmendu dezakegu zerrenda amai ezina litzatekeela; baina, idazki honen testuingurua eta asmoak kontuan izanik, aipamen xume batzuk soilik bildu ditugu.
Sintesi gisa, oro har, esan daiteke, jarduera fisikoa eta kirolari esker, haurrak: Balio positiboak eta Ikastetxeko Hezkuntza proiektuko zehar lerroak lantzen dituela, heldutasuna eskuratzeko laguntza bikaina jasotzen duela, gizarteratzen laguntzen diola, finean, bizitzarako beharrezkoak diren gaitasun eta konpetentziatan trebatzen dela.

Egiaztapen potolo hauek osatze aldera, horietako zenbait argudio azaltzen saiatuko gara:

GIZALEGEZKO PORTAERAK ikasiko ditu, kiroltasunean eta joko-garbian oinarrituak. Besteak beste ondorengo ezaugarriak barneratuko ditu: arauak errespetatu, ziririk sartzen ez saiatu, besteekin harreman zuzenak izan, guztientzat aukera berdinak ziurtatu, helburua lortzeko edozein jokabide ez onartu, arrakasta zein porrotaren aurrean jarrera duina izan, ahalik eta gehien saiatu, barkamena eskatu eta onartu, neurriz kanpoko protestarik ez egin.

TALDELANERAKO gaitasuna hobetuko du; lankidetza, elkarlana, solidaritatea eta antzeko balioak landuz. Enpatia garatuko du, hau da, bestearen azalean ipini eta haren ikuspegitik gauzak nola jaso eta sentitzen diren ulertzeko ahalmena. Elkarren artean helburu komun bat lortzearren harremanak era egokian bideratzen ikasten du, taldearen interesak norbereen aurretik ipintzen, kideen beharraz jabetzen bere egitasmoak aurrera egingo badu...


musikaren garrantzia jaiotzen garenetik



Musika haur eskoletan, hau da, 0-6 urte artean, oso garrantzitsua da haien intelektualen, entzumenaren, sentsorialen, hitz egitearen eta mugimenduaren garapenerako.
Musika funtsezko elementua da hezkuntza sistemaren lehenengo etapan. Haurra, beste modu batean hasten da adierazten , eta sozietatean integratzen hasten da , musika laguntzen dietelako ohiko aktibitateetan autonomia lortzeko, harremanak zabaltzeko.
Musika asko gustatzen zaizkie, emozionaleko eta konfiantzako seguritatea ematen diete.
Musikari esker haurraren alfabetizazioa hobetzen da, abestien bitartez, umea hitz egiteko era hobetzen du. Horrez gain, haurraren kontzentraziorako eta matematiken ikaskuntzaren gaitasuna hobetzeko ere onuragarria da.
Haurraren gorputz adierazpenerako oso garrantzitsua da. Umea egokitu behar du bere gorputzaren mugimenduak erritmo ezberdinetan, hortaz, ikaslearen koordinaziorako oso ona da.





jolasen bidez ikasi



Jolasa umearen berezko jarduera da, jarduera naturala, eta beharrezkoa harentzat; ezinbestekoa da hazkunde fisikoa, intelektuala, soziala eta afektiboa lortzeko. Jolasaren bidez, umeak ongi pasatu, gozatu eta nortasuna sendotu ez ezik, autonomia ere lortzen du. 
Ume baten heziketan jolasek paper garrantzitsua dute, atal desberdinak garatzen baititu. Gainera, aipatu beharra dago haur hezkuntzan irakasten den gehiena, guztia ez esateagatik, jolasen bidez bideratzen dela. Edozein adinetan, jolasa garrantzia handiko jarduera bat da garapen egoki baterako; curriculumaren autonomia eta ezagueraren esperientzia eremuak ere hori dio: 

“Etapa honetako haurren garapenaren dimentsio guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrek ekintza, objektuak erabiltzea eta ingurukoekin harremanak izatea behar dute, eta hori jolastuz egiten dute. Jolasaren bitartez, haurrak bere ulertzeko moduak antolatzen ditu, bere gaitasunak probatzen ditu, bere esperientzia berregin eta ulergarriago egiten du, bere emozioak menderatzen saiatzen da eta bere burua ezagutzeko bidean aurrera egiten du”. 
Bestalde, jolasen bitartez, haurrek eduki anitz lantzeko aukera dute era azkarrago eta dinamiko batean. Adibidez, zenbait jolas edo jardueren bitartez matematikazko, hizkuntzak, zientziaren edo arte plastikoen gaitasunak lantzen dira, besteak beste. Jarraian, hain zuzen ere, koloreak lantzeko baliagarria den jolas bat proposatzen dut: 


Jolas mota: Sentsoriala

Jolasaren izenburua: “Azenarioa” - “Koloreak” 





Helburuak: 
· Gaitasun sentsoriala garatzea 
· Emozioak eta sentimenduak adieraztea 
· Koloreak lantzea 
· Gauzak aztertzea eta analizatzea 

Edukiak: 
· Kontzeptualak: Koloreak 

· Prozedurazkoak: Erreakzio azkarra estimulu baten aurrean 
· Jarrerazkoak: Jolasa dibertitzeko bide gisa onartu 

Denboralizazioa: Koloreak ikasten hasten direnean, 10 minutuko iraupena
Taldekatzea: Talde handian

Zailtasuna: Baxua

Intentsitatea: Ertaina

Espazioa: Edozein leku zabala, kolore desberdineko elementuekin apaindua

Materiala: Ez da behar. 

Jolasaren deskribapena: 
Haur guztiek, bat izan ezik, korru batean egongo dira zutik. Korruaren barruan ez dagoen haurra zirkuluaren erdian egongo da. Korruaren erdian dagoena, eserita egon behar da eta berak nahi duenean honakoa esango du: “Azenarioa, azenarioa (kolore baten izena) koloretakoa”. Gainerako guztiek korrika egiten abiatu behar dira korruaren erdiko umeak esandako koloreko elementu bat ukitzera. Bitartean, korruaren barneko umea besteak harrapatzen saiatuko da. Ukitua izaten den lehenengoa, jolasaren hurrengo txandan, korru barruan eseri beharko dena izango da baita besteek zein kolore ukitu behar duten erabakiko duena ere. 



Aldaerak: 
· Korruaren barnean dagoena eta gainerakoek zein kolore ukitu behar duten erabakitzen duenak, kolore bakar bat esan beharrean, bi kolore izendatzea. 


· Kolore baten izena esan beharrean, gelako elementuen beste ezaugarriren bat esatea: izenak, forma, tamaina… 


Ebaluazioa: 
Behin jolasa bukatu denean, haurrek fitxa bat bete behar dute kolore desberdinen izenak aipatuz. Ondoren, bakoitzaren fitxa gelako horma-irudian eskegiko da. 





LANTZEN DIREN GAITASUNAK: 
· Gizarteratzeko gaitasuna 
· Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna 
· Arte plastikoen gaitasuna (koloreak identifikatzean) 

ADIERAZLEAK:
Jolasaren arrakasta edo porrota maila neurtzeko kontuan izan beharreko adierazleak honakoak dira: 

· Kolorea esan behar duenaren txanda errespetatzen da 
· Haurrek haien artean laguntzen dira 
· Edozein koloretako elementua ukitu baino lehen, kolorea ondo pentsatzen dute 
· Haurren arreta mantentzea lortzen da 
· Haurrek pozik daude eta gogotsu agertzen dira 

Jolasen garrantzia aztertu eta jolas baten proposamena prestatu eta gero, ondorio batera iritsi naiz: Jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da, baita sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak, adimena eta irudimenaren garapena azalarazteko baliabidea ere. Horregatik, jolasa haurraren egunerokotasuneko garapenerako ezinbesteko tresna da. Haurrek eskura izan behar duen baliabide esanguratsua da, eta modu askean erabiltzeko eskubidea izan behar dute.

Ipuinen garrantzia

Ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. 
Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio hezigarri intrintsikoa du.
Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur eguingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da. 
Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko. 
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:


- Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua zabaltzen du.
- Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du. 
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua. 

Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... bertuteak erakusten dizkio. 
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak  bultzatzen ditu. 
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta 
tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari. 
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.



Hona emen nire gustukoenetako ipuin bat:

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Haurren marrazkien interpretazioa



Zer esan nahi digute haurren marrazkiek? 

MARRAZKIAK MARGOTZEKO DITUZTEN LIBURUXKAK EDO MARRAZTEKO ORRI TXURIAK?

Margotzeko liburuak haurraren kontzentrazioa garatzeko eta lantzeko balio dute. Haur batzuk mota hauetako liburuxketan datozen marrazkiak margotzea beraiek marraztea baino nahiago dute, kasu hauetan margotzeko erabiliko dituzten koloreak izango ditugu kontuan.
Paper zuriaren bidez haurrak bere imajinazioa erabiltzen du eta haur bakoitzak bere sormena martxan jartzen du. Bizitzan zehar beti ezin da askatasun osoarekin adierazi, baina marraztea, hau egiteko modu egoki eta atsegin bat da.
Egokiena haur batek bi aukera hauek eskura izatea izango litzateke: orri zuriak eta margotzeko marrazkiak dituzten liburuxkak eta berak momentuaren arabera egokiena aukeratzeko aukera izan dezan.



HAURRAREN JARRERA BERE MARRAZKIAREN AURREAN

Haurra marrazten hasten denean bere jarrera beti ez da berdina izango. Batzuetan marrazten hasi den marrazkia tatxatsu eta berriro ere toki berean marrazten hasiko da. Beste batzuetan hasitako marrazkia zakarrontzira bota dezake eta beste aukera bat da marrazkitik gustatzen ez zaiona ezabatzen hastea.
Ekintza jakin hauek beraien egoera animikoa islatzen digute baina gehienetan iraganean bizitako momentu desatsegin bat islatzen dute eta inkontziente edo kontzientean oraindik ere ahaztu gabe dagoena.
Marrazki tatxatsu batek adierazten digu haurrak oldartasun puntu bat daukala eta ekintza konkretu baten ondorioz sortua dena. Zakarretara botatako marrazki batekin haurrak bere bizipen negatibo bat ahaztu nahi du eta ahazten saiatzen da bere begi bistatik kendu eta zakarretara botaz.
Haurrak izan dezaken azken joera berak egindako marrazkia ezabatzea izan daiteke. Haurrak hauxe esaten dio bere buruari; zein zaila den gertatutakoari aurre egite!  Zergatik ez dugu ezabatzen gertatutakoa?
Noizean behin haurra marrazten edo margotzen hari denean begiradatxo bat botatzea ezinbestekoa da baina beti ere bere kabuz utziz. Haur bakoitzak bere modura marrazten  du; batzuk abestuz, besteak isilean eta beste batzuk beraien marrazkian egiten hari direna ozenki azalduz.
Isilean egindako marrazki batek kontzentrazioa adierazten digu eta marrazkia aztertzerako garaian esanguratsuagoa izango da. Haurra abesten hari bada batzuetan giroa animatu nahi duelako izango da, abestiek askotan alaitasuna adierazten digute eta besteen arreta deitzen du.



FORMEN ESANAHIA

Haurrak ez ditu beti goitik beherako edo eta eskuinetik ezkerrerako marrak marrazten. Bere marrazkietan forma geometriko asko aurki daitezke; karratua,triangelua edo borobila.
Formen interpretazioa unibertsala da. Ikuspuntu psikologiko, filosofiko eta erlijiosoetatik zenbait ezaugarri komun aurki ditzakegu.
Hurrek gehien erabiltzen dituzten formak borobila eta karratua dira eta hauek aztertuko ditugu:

BOROBILA: Haurrak borobil bat marrazten duenean poza azaleratzen du. Beste zenbait formek bezala borobilek ere interpretazio positibo edo negatibo bat izan dezake. Marrazkien esanahiak izango du garrantzia bertan eta ez formak soilik.
Borobil askoz osatutako marrazkiek ulertzera ematen digute haurrak nahiago duela aurrez ikusitako eta dominatzen dituen ekintza edo gauzak errepikatzea berriak ikasi ordez. Batzuetan haur hauen ekintza gustukoenak buru hausgarriak izaten dira.

KARRATUA: Karratua egiteko garaian mugimendu gogorragoak egin behar dira eta honek bakardadea adierazten digu. Forma hauek batzuetan ere jarrera bihurria azaldu dezakete. Forma karratuak askoetan haur bihurrietan aurki daitezke, mugitzeko behar asko dutenetan, energia asko erre behar dutenetan. Karakter handiko haurrak izaten dira eta oso zaila izaten da haur hauei iritziz aldatzea.



 KOLOREEN INTERPRETAZIOA:

Kolore bakoitza aztertzerako garaian bi interpretazio mota egin daitezke bata positiboa eta beste negatiboa. Marrazkia egiteko moduak eta erabiltzen diren koloreak kontuan izanda positiboa edo negatiboa izango da.

Horia:  Eguzkiaren argia sinbolizatzen du.Alaitasunaren, Zoriontasunaren, buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da.Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du.Maiz janariarekin lotzen da.

Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.

Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.

Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren adierazlea da.Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.

Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.

Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.

Morea: Urdinaren egonkortasuna eta gorriaren energia hartzen ditu. Erregetzarekin lotzen da: boterea, noblezia, luxua eta handinahia sinbolizatzen ditu. Aberastasuna eta nabarmenkeria gogoratzen ditu. Jakinduriarekin, sormenarekin, independentziarekin eta duintasunarekin ere lotu ohi da. Inkesta batzuen arabera, purpura da kolore guztien artean gogokoena haurren % 75entzat. Magia eta misterioa adierazten ditu.